2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Aldaketa Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko
eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen
dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Alesbesko Udalak, 2010eko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkezten ez badu, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Alesbesen, 2010eko urriaren 27an.-Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L1017689