2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
S.2. sektoreko Plan Partziala ARS-4ko U.I. XIX. unitatean (merkataritza eremua). Hasierako onespena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko urriaren 19an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 19-OCT-10 (7/UV)
Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2010eko urriaren 1eko txostenarekin bat, ondokoa erabaki da:
1.-Hasiera batez onestea S.2 sektoreko Plan Partziala, ARS-4 banaketa eremuko U.I.XIX unitatean, "El Sario S.L." eta "Jamyda Patrimonio S.L." enpresek sustatua.
2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta orobat bertako egunkarietan iragarkia agertzea.
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2010eko urriaren 22an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1017479