2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Hirilurraren eta landalurraren gaineko
2010eko bigarren urterdiko kontribuzioa
Zizur Zendeako Udalak aditzera ematen du Hirilurraren eta landalurraren gaineko 2010eko bigarren urterdiko kontribuzioa ordaintzeko epea azaroaren 15etik abenduaren 15era arte dela.
Ordainagiri helbideratuak 2010eko abenduaren 1ean pasako dira kontuetatik.
Errekargurik bada, ordaintzeko epea 2010eko abenduaren 16tik 2011ko urtarrilaren 16ra arte izanen da. Epe hori iraganik, ordaindu gabeko ordainagiriek Legean ezartzen diren errekargu eta korrituak sorraraziko dituzte, eta kobrantza egiteko tramiteak eginen dira premiamendu bidez.
Gazolatzen, 2010eko urriaren 19an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.
Iragarkiaren kodea: L1017144