140. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGI

Espedientea hirigintzako betebeharrak ez konplitzeagatik

Udalak, 2010eko ekainaren 24ko osoko bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen:

Espedientea hirigintzako betebeharrak ez konplitzeagatik

Ikusirik Burgiko Udalak, Alkatetzaren irailaren 22ko 58/2009 Dekretuaren bidez, betearazpen agindu bat igorri ziola Burgiko 16. poligonoko 333B azpilurzatian dagoen lastategiaren jabeari, zehazki adierazita zein diren egin beharreko lanak.

Ikusirik ezein titular ez dela agertzen, ezta konponketarik egiten, ezta egin beharreko konponketa-lanak hasteko tramitaziorik hasten, Udalak, 2010eko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen espedientea abiatzea hirigintzako betebeharrak ez konplitzeagatik, hirigintzako betebeharrak ez konplitzeagatik abiatutako desjabetzearen aurreko prozedura baita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 128. artikuluarekin bat.

Mugakide diren jabeei jakinarazpenak igorrita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta prentsan iragarkiak paratuta, inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoa deklaratzen da betebeharrak ez konplitzeagatik abiatutako espedientea, eta, orobat, finka desjabetzea bidezkoa da higiezinetan zaintze eta mantentze-lanak egiteko legezko betebeharrak ez konplitzeagatik.

Horrenbestez, aho batez ondokoa erabaki du Udalbatzak:

1. Behin betikoa deklaratzea hirigintzako betebeharrak ez konplitzeagatik abiatutako espedientea, Burgiko 16. poligonoko 333B lurzatian dagon lastategiari dagokionez.

Aditzera ematen da, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat para daitekeela, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, administrazioarekiko auzietako jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1. artikuluak aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

2. Burgiko 16. poligonoan dagoen 333B lurzatian dagoen lastategia desjabetzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatuari jarraikiz, lege beraren 128. artikuluan zehazten den tramitea egin ondoren.

3. Ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, espedientea onestearekin batera heldu baitira.

4. Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Burgiko udal bulegoetan eskura izanen dute espedientea.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Aditzera ematen da, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da erabaki horren aurka ezin dela errekurtsorik paratu, tramiteko egintza delako.

Burgin, 2010eko ekainaren 24an.-Alkatea, Iñaki Ayerra Arrarás.

Eranskina

Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda

Burgiko 16. poligonoko 333. lurzatiko B azpilurzatiaren hegoekialdean dagoen lastategia, titular ezezagunekoa, 39,29 m²-ko azalera duena, beheko solairua eta solairu bat eraikiak dituena.

Iragarkiaren kodea: L1018145