139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen zedula

Ana Isabel Abancens Izcue andreak, Donostiako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Francisco Javier Estévez Ginzok, Luis Ernesto Flores Ramosek, Jose Fructuoso Fuentesek, Joseba Fructuoso Martínek, Ion Jauregui Hernándezek eta Antonio Mendoza Rodríguezek eskaturik, Sesma Martínez S.L.U. enpresaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 64/2010 (DES 78/10) betearazpen-piezan, xedapen zatian hauxe dioen autoa eman da:

Xedapen zatia:

1.-Erabakitzen da behin betiko betearaztea 2010eko martxoaren 17ko epaia, alderdi betearazleak, hots, Francisco Javier Estévez Ginzok, Luis Ernesto Flores Ramosek, Jose Fructuoso Fuentesek, Joseba Fructuoso Martínek, Ion Jauregui Hernándezek eta Antonio Mendoza Rodríguezek, hala eskaturik, betearazpenpeko alderdiaren aurka, hots, Sesma Martínez S.L.U.ren aurka.

2.-Betearazpena abiarazten da 41.202,71 euroko printzipala ordain dadin, gehi 8.240,54 euro interes eta kostuetarako, ezertan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

3.-Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, enpresa zorduneko langileen legezko ordezkaritzari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, prozesuan ager daitezen, hala nahi badute (Lan Prozedurari buruzko Legearen 250. eta 23. artikuluak).

Ebazpen honi ezin zaio inolako errekurtsorik egin (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean betearazpenpekoak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Sesma Martínez S.L.U.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Donostian, 2010eko urriaren 15ean.-Idazkari judiziala, Ana Isabel Abancens Izcue.

Iragarkiaren kodea: J1017780