139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

521/2010 familia-autoak

Tuteran, 2010eko urriaren 25ean.

Oscar Ortega Sebastián jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Ayala Lázaro prokuradore andreak eskaturik Alez Ayma Ocaña jaunaren aurka bideratzen ari diren adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 0000521/2010 autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Alez Ayma Ocaña jauna epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Prokuradoreak Lilian Feliz Cipion Decena andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Alez Ayma Ocaña jauna legezko moduan epatzeko balio izan dezan.

Fede ematen dut. Hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2010eko urriaren 25ean.-Epaile magistratua, Oscar Ortega Sebastian.-Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1017632