139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua

María Luisa Pérez Hernández andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: Banco Popular Españolek eskaturik, hipoteka-betearazpena dela-eta, Abdellah Sbai jaunaren eta Naima Hassad andrearen aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000695/2009 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Seigarrena. Etxebizitza edo pisua, Cascanteko Cesar kaleko 35ean (gaur egun 21), bigarren solairuan atariko eskaileratik igota. "A" motakoa da eta "A" letraz seinalatuta dago. Eranskin hauek ditu: garajeko plaza bat eta trastegela sotoko solairuan, biak ere 2 zenbakiaz seinalatuak.

Inskripzioa: Tuterako 2. Jabetza Erregistroa, 1.995. liburukia, 138. orria, 10.870. finka.

Babes ofizialeko etxebizitza da. Behin betiko kalifikazio zedula 1981eko urriaren 7an eman zen. Espedientearen zenbakia: NA-GI-100/79.

Balorazioa, enkanterako: 80.000 euro.

Enkantea 2010eko martxoaren 16an eginen da, 09:30ean.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan (Banesto, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia, 3181000019069509 kontu zenbakia) ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2010eko urriaren 28an.-Idazkari judiziala, María Luisa Pérez Hernández.

Iragarkiaren kodea: J1017756