139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udal instalazioen
funtzionamendurako laguntzaile izateko
45 lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.
Lanpostu bat gehitzea

Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2010eko urriaren 20an:

SPR 20-OCT-10 (3/PR).

Lehendakaritza Alorreko zuzendariak 2010eko urriaren 13an eman Ebazpenaren bitartez, Iruñeko Udaleko instalazioen funtzionamendurako laguntzaile izateko 45 lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiari lanpostuak gehitu zitzaizkion, hain zuzen ere epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera, ematen zuen momentuan hutsik ziren lanpostuak gehitu zitzaizkion. Bertan, 402900-118 lanpostu hutsa lehiaketatik kanpo utzi zen.

Hala ere, lanpostu huts hori behin-behinekoz esleitua du borondatezko eszedentzian izan ondotik zerbitzura itzuli zen funtzionario batek. Beraz, lanpostu horrek aipatutako lehiaketan egon behar du.

Horiek horrela, ebatzi dut Hezkuntza eta Gazteria Alorrari atxikitako 402900-118 lanpostua sartzea Iruñeko Udaleko instalazioen funtzionamendurako laguntzaile izateko 45 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Iruñean, 2010eko urriaren 20an.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1017334