139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 732/2010 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Miguelina López Jiménez andreak eskaturik, kaleratzeagatiko erreklamazioa dela-eta, Pessoa 2004, S.L.ren (Bowling Itaroa) eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 732/2010 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2010eko abenduaren 21eko eguerdiko 12:00etan 15. judizio-aretoan ager dadin (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Eta Pessoa 2004, S.L.ri (Bowling Itaroa) zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko azaroaren 2an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1017887