139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 168/2010 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: diru kopuru bat dela-eta lan arloko epaitegi honetan Jeisama, S.L. enpresaren aurka bideratu den 168/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Jeisama, S.L.ri:

1.-120.481,54 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 7.228,89 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 12.048,15 euro.

Eta Jeisama, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko urriaren 25ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1017745