139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IX. sektoreko (Pitillas, Murillo el Cuende, Santakara) lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin betiko jabetza hartzea aditzera ematen duena.

Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 1709/2010 Ebazpenaren bidez, xedatu zen Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IX. sektorearen (Pitillas, Murillo el Cuende, Santakara) aldeko interesdunei dagozkien finken behin betiko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eremu horretako planoak eta jabe bakoitzari esleitutako loteen zerrenda Pitillasko, Murillo el Cuendeko eta Santakarako udaletxeetan daude ikusgai, interesdunen eskura.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek zilegi dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, hau da, ordezkapen finka berrien eremuaren eta berrantolamendu espedientean ageri denaren arteko aldeei buruzko irizpena. Errekurtsoa baiesten bada, zilegi izanen da erabakia zuzentzea, erreklamatzaileari sobratzen diren lurren kontura konpentsatzea edo, hori ezinezkoa ez bada, diruzko kalte-ordaina ematea, kasuan-kasuan.

Iruñean, 2010eko urriaren 29an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F1017836