139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 99/2010 prozedura

Carlos Hidalgo Rabanalek, Josefa Romero Segurak eta Evangelina García Romerok eskaturik, Fabricación Navarra de Motores Sociedad Anónima Laboral enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 99/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honetan 2010eko ekainaren 1ean eman zen autoa, betearazpen agindu orokorra dakarrena, aldatu egiten da, diru kopuruak handituz. Honela geratuko dira:

44.412,21 euroko printzipala, gehi 3.057,55 euroko interesak eta 5.095,92 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa. Hona hemen printzipaletik betearazle bakoitzari dagokion kreditua:

Carlos Hidalgo Rabanali 23.371,39 euro.

Josefa Romero Segurari 14.848,46 euro.

Evangelina García Romerori 6.192,36 euro.

Eman beza ebazpena idazkari judizial andreak, betearazpen honetan aldaketa horrek eragiten dien ebazpenak alda daitezen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3160.0000.64.0099.10 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Fabricación Navarra de Motores Sociedad Anónima Laborali legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen diotenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urriaren 26an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1017662