139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 627/2010 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Coro Roldán Sanz de Galdeanok eskaturik, kaleratzea dela-eta, Yardbrid Sociedad Limitada enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000627/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Epaitza:

Baiesten dut jarduketa hauek eragin dituen demanda, María Coro Roldán Sanz de Galdeano andreak sustatua. Horrenbestez, 2010eko uztailaren 30ean gertatu zen kaleratzea bidegabea izan zela deklaratzen dut eta Yardbrid Sociedad Limitada enpresa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera eta, beraz, demandatzailea bere lanpostuan berriro onartzera, kaleratu aurretik indarrean zeuden baldintza berberekin, edo 32.492,36 euroko kalte-ordaina ematera. Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut bere aurka egindako eskakizun guztietatik, deusetan galarazi gabe legez legokiokeen erantzukizun subsidiarioa. Gainera, eta nolanahi ere, Yardbrid Sociedad Limitada enpresa kondenatzen dut langileari ordaintzera kaleratzearen egunetik epai hau jakinarazi arte jaso ez dituen soldatak, hain zuzen 51,27 euro egunean, bai eta aparteko pagen zati proportzionala ere. Azkenik, enpresari ohartarazten zaio epaia jakinarazi eta hurrengo bost egunetan epaitegi honi adierazi beharko diola, idatziz, zer hautatzen duen. Ezer hautatzen ez badu, langilea hartu beharko du berriz.

Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio, errekurtsoa jarriz gero, horren jakinarazpenarekin batera, lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito Sociedad Anónima, Banco de Vitoria Sociedad Anónima) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 150,00 euro sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (3159 kontu zenbakia, 3159 0000 65 0627 10 prozedura). Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru kopurua sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, 3159 0000 67 0627 10 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Enpresari ohartarazten zaio, halaber, errekurtsoa jarriz gero, kaleratutako langileari lana eman beharko diola (edo, nahiago badu, lanik egin gabe soldata ordaindu) errekurtsoa tramitatzen den bitartean, betiere langilea berriz onartzea aukeratzen badu.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Yardbrid Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko urriaren 29an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1017847