139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 627/2010 demanda

Miguel Ángel Elvira Donazarrek, Sergio Ferrer Baquerok, Kerly Bueñano Coellok eta Olga Otilia Cantos Loorrek eskaturik, Bar Restaurante Urdax, S.A. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, kaleratzea dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 627/2010 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Miguel Ángel Elvira Donazarrek, Sergio Ferrer Baquerok, Kerly Bueñano Coellok eta Olga Otilia Cantos Loorrek Bar Restaurante Urdax, S.A.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarri duten demanda. Horrenbestez, enpresa demandatuak bidegabeki kaleratu zituela deklaratzen dut (kaleratzeak 2010eko uztailaren 22tik sortu zituen ondorioak) eta enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileak beren lanpostuetan berriro onartzera, kaleratu aurretik indarrean zeuden baldintza berberekin, edo kalteen ordainean 3.898,50 euro ematera Elvira Donazar jaunari, 508,50 euro Sergio Ferrer Baquero jaunari, 14.943,75 euro Kerly Bueñano Coello andreari eta 1.723,05 euro Olga Otilia Cantos Loor andreari. Aukera hori epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean erabili beharko da. Demandatuak aukeretako bat ere espresuki erabiltzen ez badu, langilea berriro onartu duela ulertuko da; eta aipatu aukera edozein modutan erabiltzen dela ere, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileei tramitazio aldiko soldaten zenbatekoa ordaintzera kaleratzearen hurrengo egunetik epai hau jakinarazten den egunera arte, biak barne, eguneko 45,20 euro gordin ordainduta Elvira Donazar eta Ferrer Baquero jaunei, 39,85 euro Kerly Bueñano Coello andreari eta 32,82 euro Olga Otilia Cantos Loor andreari, baita Gizarte Segurantzan alta emanda edukitzera ere, soldata horiei dagozkien aldian. Halaber, Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut erabaki horri men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 0627 10 prozedura), 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 0627 10 zenbakia aipatuz).

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada. Legelariak ordezkari lanak ere eginen ditu, non eta hark ez duen propio ordezkari bat izendatzen.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta enpresa demandatuari, hots, Bar Restaurante Urdax, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko azaroaren 8an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1018233