139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Faltzes aldeko (tradiziozko ureztaketa) lurzati berrantolamenduaren oinarriak onesten dituena.

Faltzes aldeko (tradiziozko ureztaketa) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren urriaren 26ko 1708/2010 Ebazpenaren bidez, alde horretako lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi zirela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela deklaratu zen ekainaren 28ko 41/2010 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Faltzesko gizarte etxean, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete, honako hauek alegia: jabeen zerrenda, kargen titularren eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak, ereduko lurzatien zerrenda, berrantolamenduaren perimetroan sartutako lurzati periferikoak, baztertutako lurzatiak, ustiapeneko azalera oinarrizkoak, herrilurrak mugatzeko akta, landatzeko eskubideak, lurraren balio naturalak, jabetzaren banakako buletinak eta aldeak hartzen dituen udal lurretako planoak.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Karlos III.aren etorb., 1, 31005 Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 7, 31005 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2010eko urriaren 29an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F1017823