139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 131/2010 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: José Luis Barandalla Rapunek eskaturik, Senur Constructora S.L. enpresaren aurka, adiskidetze administratiboaren ekitaldian hitzartutakoaren betearazpena dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 131/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Xedapen zatia:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, José Luis Barandalla Rapúnek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Senur Constructora S.L.ren aurka, 1.800 euroko printzipala ordain dezan, gehi 108 euroko interesak eta 180 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan azken bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua.-Idazkaria.

Eta Senur Constructora S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko urriaren 25ean.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1017618