139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 178/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ordena publikoaren aurkako falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaitza:

Luis Feliz Méndez eta Franklin Antonio de Jesús, ordena publikoaren kontrako falta baten egileak eta erantzule kriminalak diren aldetik, berrogei eguneko isuna ordaintzera kondenatzen ditut, eta eguneko 6 euroko kuota finkatzen dut. Beraz, Luis Feliz Méndezek eta Franklin Antonio de Jesúsek 240 euroko isun bana ordaindu behar dute.

Luis Feliz Méndez eta Franklin Antonio de Jesús kondenatzen ditut prozedura honen tramitazioan sortutako prozesu-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, idatziz, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdi guztiei eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Luis Feliz Méndezi eta Franklin Antonio de Jesúsi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 27an.-Idazkari judiziala, Lorena Pegenaute Grajal.

Iragarkiaren kodea: J1017627