139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 85/2010 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 85/2010 berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

498/2010 epaia. Iruñean, 2010eko urriaren 13an.

Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 85/2010 falta-judizioan. Bertan alderdi izan dira, batetik, Fiskaltza, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Adriana Irisarri Benito eta Maite Mendive García (azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren), eta salatuak, Abdallah ib Moutalib Kaddouri eta Mokthar BenalI.

Epaitza:

Abdallah Ib Moutalib Kaddouri eta Mokhtar BenalI kondenatzen ditut, ebasketa-falta baten egile eta erantzuleak diren aldetik, 35 egunez egunero 5 euroko isuna ordaintzera, guztira 175 euro bakoitzak, gehi prozesuko kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.

Erantzukizun zibilari buruz ez da bidezkoa ezer erabakitzea.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Mokthar BenalI jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 29an.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1017816