139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 68/2010 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 68/2010 berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, irainengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

410/2010 epaia. Iruñean, 2010eko uztailaren 27an.

Nik, Mari Paz Benito Osések, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 68/2010 berehalako falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan alderdi hauek izan dira: batetik, Fiskaltza, eta bestetik, inplikatu gisa, Iruñeko 563 zenbakidun udaltzaina eta José Oswaldo Ortega TacurI, baina hauetatik bat ere ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaie ere. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:

Epaitza:

José Oswaldo Ortega TacurI absolbitu egiten dut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaion erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta José Oswaldo Ortega TacurI jaunari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 25ean.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1017655