139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, lesioengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

95/2010 epaia. Iruñean, 2010eko martxoaren 8an.

Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, eraso bidezko lesio-falta baten ondorioz bideratu diren 2009ko 451. falta-judizioaren autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzailea Silvanes Souza izan da, eta alderdi salatua, Sandra Milena Cruz González; hau Miguel Iriarte legelariak lagunduta aritu da.

Epaitza:

Sandra Milena Cruz González kondenatzen dut, Zigor Kodearen 617.1 artikuluan zehaztuta dagoen eraso bidezko lesio-falta egiteagatik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, eguneko hiru euroko kuotarekin (30 x 3, laurogeita hamar euro).

Eta ordaindu ezean, isuneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio espetxean sartuta. Prozedurako kostuak ere ordaindu behar ditu.

Erantzukizun zibila dela eta, Silvanes de Souzari ehun eta berrogeita hamar euroko (150 euro) kalte-ordaina eman beharko dio. Ohartarazten zaio ordaindu ezean ondasunak enbargatuko zaizkiola.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Egin bedi epaiaren lekukotza, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Eta Silvanes de Souzari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 28an.-Epaile magistratua, María Dolores Muñoz de la Espada y de la Mora.

Iragarkiaren kodea: J1017738