139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua

Aditzera ematen da epaitegi honetan berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, 623. artikuluko ebasketa-faltagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

305/2010 epaia. Iruñean, 2010eko ekainaren 24an.

Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, ebasketa-falta baten ondorioz bideratu diren 2010eko 39. berehalako falta-judizioaren autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzailea Eroski izan da, Pablo Bilbao legelariak lagunduta, eta alderdi salatua, Dumitru Covaci.

Epaitza:

Dumitru Covaci kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.1 artikuluan zehazturik dagoen ebasketa-falta egiten saiatzeagatik, erantzukizun kriminala aldatzen duen inguruabarrik izan gabe, 30 eguneko isuna ordaintzera, egunero sei euroko kuota hain zuzen (30 x 6, 180 euro). Ordaindu ezean, isuneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Eta prozedurako kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Egin bedi epaiaren lekukotza, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Eta Dumitru Covaciri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 28an.-Epaile magistratua, M. Dolores Muñoz de la Espada y de la Mora.

Iragarkiaren kodea: J1017733