139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 28/2010-A betearazpena

Mónica Pérez Orozcok, idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 28/2010-A hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia organo honetako entzunaldi-aretoan 2011ko otsailaren 3ko eguerdiko hamabiak eta laurdenetan egin dadin, ondoren azaltzen diren baldintzei jarraikiz. Ediktu hau argitaratuz jakinarazpena egiten zaie Joseph Okojie eta Amezemercy Alyagbonrhuele demandatuei, non diren jakiterik ez baitago, eta Clifford Efionayiri, betearazpen tituluan adierazitako helbidean jakinarazterik ez balego ere.

1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 06 0028 10 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adierazi beharko da diru sarreraren gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

-Hiri finka.-Etxebizitza, Iruñeko Villafranca kaleko 3an, 1. solairuko C aldean.

Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 4217. liburukia, 13. orria, 228. finka.

Balorazioa.-Finkaren tasazio-balioa, enkanterako, 240.000,00 euro da (berrehun eta berrogei mila euro).

Iruñean, 2010eko urriaren 26an.-Idazkari judiziala, Mónica Pérez Orozco.

Iragarkiaren kodea: J1017612