139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 665/2010 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru bat dela-eta jarritako erreklamazioarengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Baiesten dut Javier Araiz Rodríguez prokuradoreak Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxearen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den Klever Olivo Sánchez Maza kondenatzen dut demandatzaileari 8.060,63 euro (zortzi mila eta hirurogei euro eta hirurogeita hiru zentimo) ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Eta Kleber Olivo Sánchez Mazari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 29an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1017851