139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Ediktua.
Epatzea, 495/2008B administrazioarekiko auzi-errekurtsoan

Epatzea, Aragoiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratu den 495/2008B administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Errekurtso horrek Ebroko Ur Konfederazioaren ebazpen batzuk aurkaratzen ditu, 94A64, 94V231 eta 94V233 espedienteetan emanak, energia elektrikoa ekoizteko uren kontzesioari buruz eta Sarria I eta Sarria III presen sailkapen aldaketak deuseztatzeko, 2008ko maiatzaren 26an, 2006ko uztailaren 26an eta 2007ko abuztuaren 23an.

Ondoren ageri diren pertsonak ediktu honen bidez epatzen dira, haien helbideak jakiterik ez baitago, administrazioarekiko auzi-errekurtso horretan pertsonatu ahal izan daitezen, nahi badute.

Epatuen zerrenda: Consuelo Lecea Ortiz andrea, Felipe Ruiz Izcue jauna eta Crescencia Arguiñano andrea.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49. artikuluko 4. idatz-zatiaren azkenean dioenez, epatuak pertsonatu ahal izanen dira harik eta demandari erantzuteko deia egin behar zaien arte.

Zaragozan, 2010eko urriaren 1ean.-Erabiltzaileen Araubidearen Arloko burua, Inés Torralba Faci.

Iragarkiaren kodea: E1017398