139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erreferentzia: 2010-S-140

Autopista Vasco Aragonesa, C.E.S.A.U (AVASA) entitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Autopista Vasco Aragonesa, C.E.S.A.U. (AVASA).

Xedea: AP-68ko irteera-ordainleku bateko (Nafarroako Aldagunea, AP-15arekiko lotunea, Corellako udal mugapean) hondakin urak isurtzeko baimena eskuratzea.

Unitate hidrogeologikoa: Ebroko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udalerria: Corella (Nafarroa).

Urtean 300 m³ hondakin ur isuriko dira. Putzu septikoan tratatu ondoren isurkinak lurrean iragaziko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2010eko irailaren 28an.-Komisario albokoa. Hura ez dagoenez, arloko burua, Antonio Coch Flotats.

Iragarkiaren kodea: E1017284