139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

425/2010 EBAZPENA, urriaren 27koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, ''English Week'' hizkuntza murgilketarako programako deialdia onesten duena Lehen Hezkuntzako 4 eta 5. mailetako ikasleentzat, 2011. urterako.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan 2.175 ikastokitarako deialdia proposatu ingeles barnetegietara joateko, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleentzat.

Ingelesez ikastera bultzatzea eta ikasgelatik kanpoko erabilera hobetzea ditu helburu deialdiak; alabaina, orientazio akademiko nabaria du, ikasleek ikastetxean duten ikasketa arrunta indartzearren.

Programan 5 eguneko egonaldia sartzen da, astelehenetik ostiralera; Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako 75 ikasleko 29 txanda antolatuko dira. Ikasleak Irunberriko "Sierra de Leyre'' BHIn (Agoizko etorbidea, zk.g.) biziko dira, bertan mantenu osoa dutela. Programan eskolako jarduerak ez ezik bestelakoak ere izanen dira, hala nola, kirolak, aisialdikoak eta lantegiak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleentzako "English Week" programan parte hartzeko 2.175 ikastokitarako deialdia eta eranskinak onestea. Programa 2011ko urtarrilaren 24tik abenduaren 2ra arte gauzatuko da.

2. Ondoko deialdia eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren arauen eta administrazio egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi, argitaratu edo jendaurrean jarri eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau, deialdia eta eranskinak igortzea Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Europako eta Nazioarteko Programen Atalera, Argibide eta Agiri Bulegora eta Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko urriaren 27an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

1. ERANSKINA

"English week" hizkuntza murgilketarako programako deialdia, Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasle taldeentzat, 2011. urterako

1.-Deialdiaren xedea eta helburua.

1.1. Hezkuntza Departamentuak dei egin du Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 4. eta 5. mailetako ikasleentzat, ingelesean murgiltzeko barnetegietan parte hartzeko. Guztira 2.175 ikastoki eskaintzen dira.

1.2. Ingelesez ikastera bultzatzea eta haren ikastetxetik kanpoko erabilera sustatzea ditu helburu programak, nahiz orientazio akademiko nabaria izan ikasleen curriculumeko ohiko programa indartzearren. Horrenbestez, komunikatu eta ikasteko hizkuntza bakarra ingelesa izanen da.

2.-Ikastaroen deskribapena eta ezaugarriak.

2.1. 75 ikasleko 29 txanda antolatuko dira, 5 egunekoa bakoitza, astelehenetik ostiralera bitarte. Horietan Nafarroako hainbat ikastetxetako ikasleak elkarrekin biziko dira Irunberriko "Sierra de Leyre" BHIko egoitzan, mantenu osoko araubidean (Agoizko etorbidea, zk.g.).

2.2. Programan eskolako jarduerak ez ezik bestelakoak ere izanen dira, hala nola, kirolak, aisialdikoak eta lantegiak.

2.3. Ikasleek 80na euro pagatu beharko dizkiote Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari, ikastetxearen bidez. Bestetik, ikastetxeak kudeatuko du garraioa; horren kostua parte hartzen duen ikasleen gain egon liteke.

2.4. Deialdi honetan Lehen Hezkuntzako 4. mailakoentzako ikastokiak eskaintzen dira 5 astez (martxoaren 14tik apirilaren 15 arte). Eskaera nahikorik ez bada, Lehen Hezkuntzako 5. mailako eskaerekin osatuko dira asteak.

2.5. Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneari esleituko dizkio programaren kudeaketa eta gauzatzea, Hezkuntza Departamentuko zentro instrumentala baita. Horretarako, Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Guneak behar bezala gaitutako behar adina langile izanen du, ikasleei etengabe laguntzeko eta beren eginkizunak betetzeko.

3.-Ikastaroen banaketa eta egunak.

3.1. 2011ko urtarriletik ekainera bitarteko ikastaroen egutegia.

Lehen Hezkuntzako 5. maila:

[ ] 1. taldea: urtarrilaren 24tik 28ra.

[ ] 2. taldea: urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra.

[ ] 3. taldea: otsailaren 7tik 11ra.

[ ] 4. taldea: otsailaren 14tik 18ra.

[ ] 5. taldea: otsailaren 21etik 25era.

[ ] 6. taldea: otsailaren 28tik martxoaren 4ra.

[ ] 7. taldea: martxoaren 7tik 11ra (inauteri astea).

Lehen Hezkuntzako 4. maila:

[ ] 8. taldea: martxoaren 14tik 18ra.

[ ] 9. taldea: martxoaren 21etik 25era.

[ ] 10. taldea: martxoaren 28tik apirilaren 1era.

[ ] 11. taldea: apirilaren 4tik 8ra.

[ ] 12. taldea: apirilaren 11tik 15era.

Lehen Hezkuntzako 5. maila:

[ ] 13. taldea: maiatzaren 2tik 6ra.

[ ] 14. taldea: maiatzaren 9tik 13ra.

[ ] 15. taldea: maiatzaren 16tik 20ra.

[ ] 16. taldea: maiatzaren 23tik 27ra.

[ ] 17. taldea: maiatzaren 30etik ekainaren 3ra.

[ ] 18. taldea: ekainaren 6tik 10era.

[ ] 19. taldea: ekainaren 13tik 17ra.

3.2. 2011ko irailetik abendura bitarteko ikastaroen egutegia.

Lehen Hezkuntzako 5. maila:

[ ] 20. taldea: irailaren 19tik 23ra.

[ ] 21. taldea: irailaren 26tik 30era.

[ ] 22. taldea: urriaren 3tik 7ra.

[ ] 23. taldea: urriaren 10etik 14ra (urriaren 12ko jaieguna barne da).

[ ] 24. taldea: urriaren 17tik 21era.

[ ] 25. taldea: urriaren 24tik 28ra.

[ ] 26. taldea: azaroaren 7tik 11ra.

[ ] 27. taldea: azaroaren 14tik 18ra.

[ ] 28. taldea: azaroaren 21etik 25era.

[ ] 29. taldea: azaroaren 28tik abenduaren 2ra.

3.3. Taldeak astelehenetan hartuko dira, 10:00etan, eta ostiraletan aterako, 16:00etan.

4.-Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

4.1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean zein egunetan argitaratzen den, orduan hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta 2010eko abenduaren 10ean bukatuko da.

4.2. Ikastetxeetako zuzendariek Hezkuntza Departamentuaren erregistroan aurkeztuko dituzte eskaerak, eta dokumentazio hau gehituko diete:

-Eskabidea, 2. eranskinaren araberakoa.

-Eskola Kontseiluaren agiria, jarduera onesten duena.

-Parte hartzen duten ikasleen zerrenda, 25 ikasle bitarteko taldetan banatuta.

4.3. Eskaerei dagokienez, kontuan izan honako hauek:

a) Ikastetxeek ikasleen zerrenda, 25 ikasle arteko taldetan banatua, aurkeztuko dute; alabaina, beharrezkotzat jotzen diren adina talderen parte hartzea eskatzen ahal da.

b) Talde bat baino gehiago aurkezten duten ikastetxeek kontuan izan beharko dute ez dela haien guztien parte hartzea bermatzen, ezta data berean izanen denik ere; izan ere, gutxienez bi ikastetxe desberdineko ikasleen bizikidetasuna bultzatu nahi da.

c) Hurbil direlako, afinitatea dutelako edo beste arrazoirengatik komenigarri ikusten badute, bi ikastetxeren edo gehiagoren eskaera partekatuak onartuko dira.

d) Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa talde bakar batean bildurik duten ikastetxeen kasuan (eskola unitarioak), Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak onartuko dira talde eta aste berean, eskaera osatzeko.

4.4. Eskabideak, behar duten dokumentazioarekin batera, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari aurkeztuko zaizkio Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Iruñeko Santo Domingo kalea, zk.g., 31001); bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aipatzen diren baliabideetako bat erabiliz.

Eskaera postetxe batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki baten bidez eginen da, postako funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar diezazkion. Hala ez bada, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan noiz sartu eta egun horixe emanen zaio eskaerari.

Ikastetxeen irteera-erregistroak ez du baliorik izanen, ezta gutun-azaleko posta zerbitzuaren zigiluak ere.

5.-Hautapen batzordea eta deialdiaren ebazpena.

5.1. Hezkuntza Departamentuak hautapen batzorde bat izendatuko du, kide hauek osatzen dutela:

Batzordeburua: Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria.

Batzordekideak:

Europako eta Nazioarteko Programen Ataleko burua.

Atzerriko Hizkuntzen Erabilera Hobetzeko Bulegoko burua.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko aholkulari tekniko bat.

5.2. Baremoa.

Batzordeak baremo hau kontuan hartuta baloratuko ditu eskaerak:

IRIZPIDEAK

PUNTUAK

Hiri-ingurua ez izatea

3 arte

Ikasle etorkinen ehunekoak

3 arte

Eskola unitarioak

2 arte

Ikastetxeak hizkuntzak ikasteko programa berritzaileetan parte hartzea

2 arte

Parte hartu ez izatea programa honetan 2009ko udazkenean. Ekainaren 8ko 271/2009 Ebazpena

1

Parte hartu ez izatea programa honetan 2010ean. Abenduaren 15eko 580/2009 Ebazpena

2

Aurreko bi deialdietan eskaera egin eta ikastokirik lortu ez izatea.

2 arte

5.3. Azken puntuazioetan berdinketarik gertatuz gero, jendaurreko zozketa eginen da 2010eko abenduaren 22an, asteazkenarekin.

5.4. Ikastetxe batek parte hartzeak edo hautatua izateak ez du zertan ikasle guztien parte hartzea ekarriko, 50 ikasle baino gehiago (2 talde arte) direnean.

5.5. Batzordeak ikastetxeen bizikidetasuna bilatuko du.

5.6. Deialdiaren ebazpena.

5.6.1. Aipatu hautapen batzordeak proposatuta, Hezkuntza Departamentuak deialdiaren gaineko behin-behineko ebazpena argitaratuko du bere web orrian (www.educacion.navarra.es/portal/) eta www.navarra.es web orrian. Orduz geroztik, 3 egun naturaleko epea izanen da haren aurka erreklamazioak aurkeztu eta, okerrik bada, eskatutako dokumentazioa zuzentzeko.

Izan litezkeen erreklamazioen gainean ebatzita, deialdi honetako ikastetxeen behin betiko zerrenda web orrian argitaratuko da.

5.6.2. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak gehienez ere bi hilabetean ebatziko du deialdi hau, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

6.-Informazio bilera eta irakasle laguntzaileen eginkizunak.

6.1. Irakasle laguntzaileak parte hartuko du Hezkuntza Departamentuak programa hasi aurretik dei egiten duen bileran. Bilera horretan asteko programari buruzko argibide garrantzitsuak jakinarazi eta jarduerak koordinatuko dira.

6.2. Eginkizunak.

-Aurreko puntuan aipatu informazioa jaso eta parte hartzen duten familiei eta ikasleei zabaltzea.

-Ikasle taldearekin joan-etorria egitea.

-Ikasleekin egotea barnetegian dauden bitartean, eta ikasleen parte-hartze egokiaren erantzukizuna beren gain hartzea.

-Jardueren programan parte hartzea, ikastaroko zuzendariari lagunduz hala behar duten jardueretan.

-Bizikidetasun arauak, jantokikoak eta atsedenaldikoak barne, ezagutu eta haiek betetzen laguntzea, eta ikasleei eta familiei jakinaraztea.

-Beharrezkoa bada, ikastaroetako irakasleei laguntzea kasu hauetan: gaixotasuna, osasun etxe batera joateko, liskarrak konpontzeko, ikasleak ongi moldatzen ez direnean.

-Ikasleei jarraitzea ikasgelatik kanpo.

7.-Irakasle laguntzaileen azken txostena eta haiendako egiaztagiria.

7.1. Irakasle laguntzaileek azken memoria eginen dute (bi orrialde, gehienez ere) eta Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura igorriko dute (4. eranskina).

7.2. Txostena jasotakoan, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak 50 orduko berrikuntzari buruzko ziurtagiria eginen du.

8.-Parte hartzeko baldintzak.

8.1. Parte-hartzeak berarekin dakar Hezkuntza Departamentuak unean-unean ezartzen dituen baldintza eta arau guztiak onartzea.

8.2. Parte hartzen duten ikastetxeek ikasleen guraso edo legezko tutoreen baimen agiriak, 3. eranskinaren araberakoak, gordeko dituzte.

8.3. Ikasleen zerrendan aldaketarik gertatuz gero, ahalik eta lasterren jakinaraziko zaio Hezkuntza Departamentuari.

9.-Beste xedapen batzuk.

9.1. Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du eskatzaileek aurkezten dituzten datuak ikuskatzeko.

9.2. Datu horiek gezurrezkoak badira edo deialdiko arauak edo departamentuak ikasle hautatuen egonaldi eta jardueretarako ezartzen dituenak betetzen ez badira, ikaslea programatik kanpo geldituko da, izan litezkeen legezko ekintzak ukatu gabe.

9.3. Edozein arau urratzen duten ikasleak berehala kanporatuko dira egoitzatik. Kanporatuz gero, gurasoek edo legezko tutoreek arduratu beharko dute adingabea eramateaz.

9.4. Deialdi honetan parte hartu ondoren, egonaldiaz edo ikasketen errendimenduaz txosten txarra hartzen duten ikasleak ezin aurkeztuko dira hurrengo urtean horretarako izan litezkeen ikastokien deialdian, ezta Hezkuntza Departamentuak egiten dituen antzeko deialdietan ere.

9.5. Deialdi honen gaineko edozein informazio Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eskuratzen ahal da, baita web orri honetan ere: www.educacion.navarra.es/portal/.

9.6. Behin betiko esleipena posta elektronikoaren bidez jakinaraziko zaie ikastetxe parte-hartzaileei. Horiek bide beretik adierazi beharko dute onartzen duten edo uko egiten dioten, bost eguneko epean.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen, oinarrien eta eta administrazio egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. ERANSKINA

2011n "English Week" hizkuntza murgilketarako programan parte hartzeko eskabidea

-Ikastetxearen datuak:

Izena:

Mota: Publikoa [ ] Itundua [ ]

Helbidea:

Herria: ............................................. Posta kodea:

Telefonoa: ............................... Faxa:

Helbide elektronikoa:................................... IFK:

-Irakasle laguntzaileen datuak:

Izen-deiturak:

NANa: ................................................ Helbide elektronikoa (ezinbestekoa): .......................................

-Ikasleen datuak:

Parte hartzen duten ikasleen hezkuntza maila: .

Ikastetxea dagoen herriak zenbat bizilagun dituen:

  • Ikasle etorkinen ehunekoak:
  • %18tik %25era bitarte [ ] %25 baino gehiago [ ]
  • Ikastetxearen eragin eremuaren ezaugarri sozioekonomikoak:
  • Ona [ ]Nahiko ona [ ]Kaskarra [ ]Eskasa [ ]
  • Ikastetxearen azalpen laburra:
  • Hizkuntzak ikasteko programa berritzaileetan parte hartzea:

Programako egutegia (lehentasun hurrenkera adierazi, gutxienez 7 aukera markatuz):

-1. ikastaldia, negua-udaberria: 2010/2011 ikasturtea:

Lehen Hezkuntzako 5. maila:

[ ] 1. taldea: urtarrilaren 24tik 28ra.

[ ] 2. taldea: urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra.

[ ] 3. taldea: otsailaren 7tik 11ra.

[ ] 4. taldea: otsailaren 14tik 18ra.

[ ] 5. taldea: otsailaren 21etik 25era.

[ ] 6. taldea: otsailaren 28tik martxoaren 4ra.

[ ] 7. taldea: martxoaren 7tik 11ra (inauterietako oporraldia ikastetxe batzuetan).

Lehen Hezkuntzako 4. maila:

[ ] 8. taldea: martxoaren 14tik 18ra.

[ ] 9. taldea: martxoaren 21etik 25era.

[ ] 10. taldea: martxoaren 28tik apirilaren 1era.

[ ] 11. taldea: apirilaren 4tik 8ra.

[ ] 12. taldea: apirilaren 11tik 15era.

Lehen Hezkuntzako 5. maila:

[ ] 13. taldea: maiatzaren 2tik 6ra.

[ ] 14. taldea: maiatzaren 9tik 13ra.

[ ] 15. taldea: maiatzaren 16tik 20ra.

[ ] 16. taldea: maiatzaren 23tik 27ra.

[ ] 17. taldea: maiatzaren 30etik ekainaren 3ra.

[ ] 18. taldea: ekainaren 6tik 10era.

[ ] 19. taldea: ekainaren 13tik 17ra.

-2. ikastaldia, udazkena: 2011-2012 ikasturtea:

Lehen Hezkuntzako 5. maila:

[ ] 20. taldea: irailaren 19tik 23ra.

[ ] 21. taldea: irailaren 26tik 30era.

[ ] 22. taldea: urriaren 3tik 7ra.

[ ] 23. taldea: urriaren 10etik 14ra.

[ ] 24. taldea: urriaren 17tik 21era.

[ ] 25. taldea: urriaren 24tik 28ra.

[ ] 26. taldea: azaroaren 7tik 11ra.

[ ] 27. taldea: azaroaren 14tik 18ra.

[ ] 28. taldea: azaroaren 21etik 25era.

[ ] 29. taldea: azaroaren 28tik abenduaren 2ra.

Oharra:

1. Apirilaren 18tik 22ra, apirilaren 25etik 29ra eta urriaren 31tik azaroaren 4ra bitarteko asteetan ez da jarduerarik izanen, aste horietan oporrak direlako edo jaiegunak dituztelako aste erdian.

2. Urriaren 12an, asteazkena, Pilareko egunean, aste osoan egonen da ohiko jarduera.

3. Ikastetxeek adierazi beharko dute zer astetan ezin duten parte hartu programan, eta zergatik.

-Ikasle taldearen orotariko ezaugarriak:

Medikuntza behar bereziak dituzten ikasleak (behar horiek zehaztu):

Hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak (halakorik bada, haien gaitasunak eta berezitasunak zehaztu):

-Parte hartzen duten ikasleen zerrenda:

Zk.

IZEN-DEITURAK

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

11

12

13

14

15

16

17

18

19

20

21

22

23

24

25

.................(e)n, 2010/11ko .............aren ..............(e)an.

Sinatua: Ikastetxeko zuzendaria

3. ERANSKINA

Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena

Jauna/andrea: ....................................... jaun/andreak, ................. I.F.Z. duenak, ................................ eskatzailearen aita, ama edo tutore denak, baimena ematen dio bere seme edo alabari hizkuntza murgilketarako ''English Week'' programa egiteko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundua den horretan, baita osasun laguntza hartzeko ere, beharrezkoa denean. Orobat, adierazten du onartzen duela, programa bertan behera uztera behartzen duen gorabeheraren bat gertatuz gero, etxera itzultzea aurreikusitako data baino lehen.

.................(e)n, 2010/11ko .............aren ..............(e)an.

Sinatua:

Oharra: baimen hau, behar bezala bete eta sinatuta, ikastetxearen esku geldituko da.

Iragarkiaren kodea: F1017797