139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURIZKO, ERROIBARKO ETA ORREAGAKO UDALEN BATASUNA

Plantila organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Aurizko, Erroibarko eta Orreagako Udalen Batasunak, 2010eko urriaren 22an egindako bilkuran, 2010eko plantilla organikoa aldatzea erabaki zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Auritzen, 2010eko urriaren 25ean.-Lehendakaria, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1017802