139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUFIA

Kontzejuaren ordenantza, Zufiako bide publikoen eta finketako sarbideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Zufiako Kontzejuko Batzarrak, 2010eko urriaren 15eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zufiako Kontzejuko bide publikoen eta finketara sartzeko bideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Zufian, 2010eko urriaren 18an.-Kontzejuburua, José Serafín Nieva Merino.

Iragarkiaren kodea: L1017342