139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2010eko bigarren seihilekokoa, eta 2010eko jarduera ekonomikoen zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2010eko azaroaren 30ean amaitzen dela hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren zergari dagozkion kuotak, 2010eko bigarren seihilekokoak, borondatez ordaintzeko epea, eta 2010eko azaroaren 29an 2010eko jarduera ekonomikoen zergari dagozkionak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haien atzeko aldean aipatzen diren banketxeetako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2010eko azaroaren 29an igaroko dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Zizur Nagusian, 2010eko azaroaren 3an.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1017950