139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Udalaren 2010eko aurrekontu arruntean kreditu bereziak
sartu eta kreditu gehikuntzak egiteko espedientea.
Hasierako onespena

Tuterako Udalak 2010eko aurrekontu arruntean kreditu bereziak sartu eta kreditu gehikuntzak egiteko espedientea onetsi zuen, 2010eko urriaren 29an egin osoko bilkuran; osotara 220.310,66 euro dira gastu goitituak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2010eko azaroaren 2an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, Jose María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L1018019