139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2010eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, xedapen zatia osoan honela dioen erabakia hartu zuen:

"1.-Ezestea Jesús del Gran Poder kaleko 4. zenbakiko bizilagunek aurkeztutako alegazioa, Robustiano Argandoña baitu lehenengo sinatzailea, erregistroan abuztuaren 16ko 1560/10 sarrera zenbakia duena. Alegazioa justifikatzeko aipatzen du Udal Plan Orokorrak araudiaren izaera duela eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean haren testu osoa argitaratu beharra dagoela, eta hori ez zela gertatu aipatutako xehetasun azterlana hasiera batez onetsi zenean. Argitalpen hori 2010eko irailaren 13an egin zen eta beraz, bidezkoa da alegazioa ezestea.

2.-Behin betiko onestea San Adriango katastroko 2. poligonoko 35. lurzatiaren xehetasun azterlana, El Río kaleko 2ari dagokiona, Construcción y Promoción de Viviendas, S.L.k sustatua. Proiektua Alfredo B. Rubio del Pueyo arkitekto teknikoak prestatu zuen, 2010eko apirileko datarekin, eta haren xedea da San Adriango Udal Plan Orokorrean aurreikusitako antolamendua doitzea, kanpoko fatxadaren eta bidearen arteko lerrokadura, lagatzeko eremua, sakonera eraikigarria, gehieneko lerrokadurak eta okupatzeko bolumena zehazteko.

3.-Sustatzaileari aditzera ematea ukitzen duen bidearen lagapena eta haren urbanizazioa egin beharko dela eraikuntza baino lehen edo aldi berean eta eraikuntza proiektuan jaso beharko dela.

4.-Onespen horren gaineko iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioetarako.

5.-Erabaki hau alegazio egileei eta sustatzaileari jakinaraztea, ohartaraziz ezen bai arkitektoaren txostenaren gastuak bai iragarkien argitalpenak dakartzanak sustatzailearen kontura joanen direla".

Eta hori guztia argitara ematen da orok jakin dezan, indarrean dagoen araudia bete dadin.

San Adrianen, 2010eko urriaren 22an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1017405