139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

7/2010 aldaketa San Adriango Udalaren 2010eko aurrekontu
orokor eta bakarrean. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2010eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2010eko aurrekontu orokor eta bakarreko 7/10 aldaketa, hasierako onespenari aurkeztutako alegazioak ebatzita. Hona hemen erabaki horren xedapen zatiak dioena, hitzez hitz:

Lehenbizikoa.-Aurkeztutako lehenengo alegazioa baiestea. "Kirol instalazioen 1. faseko obren proiektu teknikoak" ukitutako ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko espedienteak ukitutakoek aurkeztu zuten abuztuaren 16an (erregistroan 1559/10 sarrera zenbakia) eta okupazioa presakoa zela deklaratu zen abenduaren 4ko 243/2002 Foru Dekretuaren bitartez (2010eko 3. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 22koa), zeinak erreferentzia egiten baitio 2010eko aurrekontu orokor eta bakarreko 7/10 aldaketaren hasierako onespenari buruzko iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertu zen moduari eta egindako akatsa zuzentzen baitu, gastuen aurrekontuko 6. kapituluko kreditu gehikuntza guztira 24.000 eurokoa dela zehaztuz.

Bigarrena.-Arestian aipatutako idazki berean aurkeztutako bigarren alegazioa ezestea. Haren arabera aurrekontuko aldaketa horrekin egin nahi diren inbertsioek baino lehentasun handiagoa dute beste behar batzuk daude.

Hirugarrena.-Behin betiko onestea 2010eko aurrekontu orokor eta bakarreko 7/10 aldaketa, San Adriango Udaleko 2010eko gastuen aurrekontuan kreditu gehikuntza egiteko. Hona hemen kapituluka laburturik, akatsa zuzendu ondotik:

-Kreditu gehikuntza jasoko duten gastuen kapituluak:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 24.000 euro.

Guztira: 24.000 euro.

-Kreditu beheititzea jasoko duten gastuen kapituluak:

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 24.000 euro.

Guztira: 24.000 euro.

Laugarrena.-Erabaki honen xedapen zatia jakinaraztea alegazio egileei, zehazki Robustiano Argandoñari, alegazio idazkiaren lehenengo sinatzailea den aldetik, eta, orobat, Udal Kontu-hartzailetzara igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

San Adrianen, 2010eko urriaren 21ean.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1017312