139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruñeko Udalaren bulegoetako lanegunen
eta egun baliogabeen 2011. urteko egutegia

Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2010eko urriaren 20an:

SPR 20-OCT-10 (4/PR).

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldiaren urteko lanordu-kopurua ezartzen duena, eta ekainaren 11ko 725/2010 Ebazpena, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2011ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta ikusirik I. eranskina eta espedienteari lotutako dokumentazioa, honako hau ebatzi dut:

1.-Onestea Iruñeko Udalaren bulegoetan 2011n izanen diren jaiegunen egutegia, honela zehazten dena:

-Urtarrilaren 1a: Urteberri.

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Apirilaren 21a: Ortzegun Saindua.

-Apirilaren 22a: Ortziral Saindua.

-Apirilaren 25a: Pazko biharamuna.

-Uztailaren 6, 7, 8, 9, 11, 12, 13 eta 14a: Sanferminak.

-Uztailaren 25a: Santiago eguna.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

-Azaroaren 1a: Omiasaindu.

-Azaroaren 29a: San Saturnino, jaieguna Iruñean.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa. (Jaieguna Nafarroan).

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2011. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2.-Iruñeko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 24 minutukoa izanen da, astelehenetik ortziralera, 37 ordu astean, 215 egun, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu-kopurua, 1.592 ordukoa baita; eguneko lanorduak honela banatuko dira: 8:00etatik 15:00etara guztiendako derrigorrezkoa, eta gainerako 24 minutuak langile bakoitzak nola bete erabakita, malgutasunez, 7:36tik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:24ra bitarte.

3.-Jendea hartzeko eta Erregistro orokorra irekitzeko ordutegia 8:30etik 14:30ak arte izanen da.

Larunbatetan eta bulego orokorrak jendearendako itxita dauden egun baliodunetan, erregistro orokorra zabalik egonen da 12:00etatik 14:30era, Udaletxeko ate nagusian, baina instantziak aurkezteko besterik ez.

4.-Gainerako udal zerbitzuek ahalik eta lasterren prestatuko dute beren lan egutegia, organo eskudunak onets dezan, eta betiere kontuan hartuko dute uztailaren 6tik 14ra, biak barne, jaiegunak izanen direla ohiko lanaldi osoa edo ohikoa baino luzeagoa egin behar duten langileendako. Obra eta Lorategietako zerbitzuen lanaldia 7 ordu eta 24 minutukoa izanen da, denentzat, 7:36tik 15:00etara bitartean, salbu eta alorreko zuzendaritzarekin bertzelako akordioren batera iristen badira, betiere Lehendakaritza Alorrak berretsita. Dena dela, Sanferminetan ematen diren zerbitzuak, espres eskatzen duten udal zerbitzuetan, lanaldiaren urteko lanordu-kopuru horretatik aparte geldi daitezke, eta, hala eginez gero, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko 51. artikuluan ezarritakoaren arabera ordainduko zaie.

Iruñean, 2010eko urriaren 20an.-Lehendakaritza Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1017336