139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

2010eko aurrekontu orokor eta bakarreko 1/2010 aldaketaren gaineko espedientea. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2010eko uztailaren 20an, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2010 espedientea.

Abuztuaren 16an argitaratu zen, 2010eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta legeriak ezarritako jendaurreko aldian inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betikoz onetsita dago aurrekontuko aldaketa hau.

Lekunberrin, 2010eko irailaren 6an.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.

Iragarkiaren kodea: L1017411