139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Aurrekontuko 3/2010 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 1ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3/2010 aldaketa aurrekontuan

Kredituaren sorrera diru-sarrera bidez:

DIRU-SARRERAK:

-1.75510 kontu-saila.-Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza IKT. Zenbatekoa: 3.500,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.500,00 euro.

GASTUAK:

-1.453.626 kontu-saila.-Ekipoak eskuratzea, informazioaren gizarterako bidea hobetzeko. Zenbatekoa: 3.500,00 euro.

Gastuak guztira: 3.500,00 euro.

Elizagorrian, 2010eko urriaren 22an.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L1017388