139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

Auzolana edo herritarren lana arautzen duen udal ordenantza, Lanzko Udalaren mesederako egiten diren lan eta zerbitzuei dagokienez. Hasierako onespena

Lanzko Udalak, 2010eko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Auzolana edo herritarren lana arautzen duen udal ordenantza, Udalaren mesederako egiten diren lan eta zerbitzuei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lantzen, 2010eko urriaren 20an.-Alkatea, David Mariñelarena Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L1017391