139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Behin betiko onespena.
Itaroa zerbitzuen poligonoko aldaketa xehakatua

Osoko Bilkurak 2010eko irailaren 16an hala erabakita, behin betiko onetsi zen Itaroa zerbitzuen poligonoko antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzeko dokumentua, A.C. Itaroa, S.L.k sustatua eta Agustín Del Pozo Yruegas, Eva Ganuza Fernández eta José G. Barbería Legarra arktitekotek prestatua. 2009MPGO0002 espedientea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49, 80.-1 artikuluetan, 79.-3, 74, 81.-1 artikuluei eta haiekin bat datozenei dagokienez, ezarritako ondorioetarako, argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau, baita aldaketaren testua ere.

TESTU ARAUEMAILEA

Hirigintzako egungo araudia.

Espediente hau erantsi da:

-5. eranskin gisa, hirigintzako egungo araudiaren erabilera xehakatuei buruzko 1. planoa.

-6. eranskin gisa, erabilera publikoko aparkalekuen egungo kokalekuari buruzko 9. planoa.

005. urtean behin betiko onetsitako aldaketaren araudiari jarraituz, gaur egungo erabilera koefizienteak honako hauek dira:

-Lurzorua: 0,20.

-Lurzati librea, pribatua: 0,40.

-Merkataritzakoa, salmentarako aretoa: 1,00.

-Merkataritzako biltegia, azalera osoaren %20: 0,40.

-Aisia eta jatetxeak: 0,50.

-Aisia eta jatetxeetako biltegia eta komunak (azalera osoaren %20): 0,20.

-Mall eta zirkulazioa: 0,05.

-Terrazak: 0,03.

Indarrean den araudiari jarraituz, desafektatutako bidearen lurzoruak ez du hirigintzako aprobetxamendurik kontsumitzen.

5. Determinazioak eta lurzoruaren erabilera aldaketek ekarritako hirigintzako antolamendua, aurrekoa ordezkatzen baitu.

Hirigintzako araudi partikularrean egiten diren aldaketak.

1.) Erabileren aldaketa.

7. eranskin gisa jarri dugu 2. planoa, hirigintzako araudi partikularrean egindako erabilera aldaketak biltzen baititu.

-Azaleran:

A.) 514 m²-ko azalera, gaur egun erabilera publikoko bideak eta espaloiak, azpiegitura eta zerbitzuetara igaroko dira.

B.) 332 m²-ko azalera, gaur egun erabilera publikoko jabetza pribatua, azpiegitura eta zerbitzuetara igaroko dira.

C.) 110 m²-ko azalera, gaur egun erabilera publikoko jabetza pribatua, mall eta zirkulazioetara (lehengo bide desafektatua) igaroko da.

D.) 228,22 m²-ko azalera, gaur egun azpiegiturak eta zerbitzuak, eraikinik gabeko jabetza pribatu izatera pasako da.

E.) 5.299,21 m²-ko azalera, gaur egun bide desafektatua, mall eta zirkulazioetara pasako da.

-Zorupean:

  • A.)-ko 262,90 m²-ko azalera bat, gaur egun merkataritza-gunearen iparraldean den erabilera publikoko bidea, bada haren zorupeko erabilera izanen da lurrazpiko aparkalekuarena.
  • B.)-ko 1.389,65 m²-ko azalera bat, gaur egun merkataritza-gunearen ekialdean den erabilera publikoko bidea, bada haren zorupeko erabilera izanen da lurrazpiko aparkalekua eta lokal teknikoak.
  • B.1.)-eko 20 m²-ko azalera bat, gaur egun merkataritza-gunearen berdegunea, bada haren zorupeko erabilera izanen da lurrazpiko aparkalekua eta lokal teknikoak.

8. eranskin gisa jarri dugu 3. planoa, espediente honen onespenaren ondoriozko erabilera xehakatuekin:

-846 m²- ko azalera, azpiegitura eta zerbitzuen erabilerarekin.

-110 m²-ko azalera, mall eta zirkulazioetarako erabilerarekin.

-228,22 m²-ko azalera, eraikinik gabeko jabetza pribatuaren erabilerarekin.

- 5.299,21 m²-ko azalera, mall eta zirkulazioetarako (bide desafektatutik dator).

9. eranskin gisa jarri dugu 11. planoa, espediente honen onespenaren ondoriozko zorupearen erabilera xehakatuekin.

-3.533,92 m²-ko azalera (A, A1, A2, B, B1 eta B2), zorupean lurrazpiko aparkalekuaren eta lokal teknikoen erabilerarekin.

2.) Hirigintzako aprobetxamendua eta gehieneko eraikigarritasuna betetzen dela justifikatzea.

10. eranskin gisa jarri ditugu 4, 5, 6, 7 eta 8. planoak eta kalkulu fitxak, aprobetxamendu unitateak eta gehieneko eraikigarritasuna betetzen delako justifikazioarekin.

Beraz, aldatzen ez diren erabileren koefizienteak honako hauek dira:

-Lurzorua: 0,20.

-Lurzati libreak, pribatuak: 0,40.

-Merkataritzakoa, salmentarako aretoa: 1,00.

-Merkataritza eremuko biltegia, azalera osoaren %20: 0,40.

-Aisia eta jatetxeak: 0,50.

-Aisia eta jatetxeetako biltegia eta zerbitzuak (azalera osoaren %20): 0,20.

-Mall eta zirkulazioa: 0,05.

-Terrazak: 0,03.

Bulegoei eta komunei dagokienez, ez dutenez merkaritzako izaerarik ez eta, beraz, aprobetxamendu ekonomikorik, 0,05eko koefizientea aplikatuko zaie, mall-ari erantsitako elementu gisa.

Beraz, gainerako erabilerak ez dira kontuan hartzen; hau da, ebakuazio bideak, suhiltzaile eta ambulantzia zerbitzuendako zirkulazio bideak, lokal tenikoak, ataripeak, estalki lorategidunak eta abar, ez eraikigarritasunari ez eta hirigintzako aprobetxamenduari dagokienez.

3.) Merkataritzako gehieneko azaleraren betetzea (SBA).

Itaroa merkataritzako establezimenduaren merkataritzako azalera osoa, 2005. urteko aldaketarekin onetsia, 23.162 m²-koa baita, soilik handitu ahalko da, UGPSik gabe, gehienez ere salmentarako azalera 500 m² handituz (indarrean den Nafarroako Merkataritzari buruzko Legearen 19. artikulua, 2. zenbakia).

4.) Erabilera publikoko aparkalekuaren kokalekua aldatzea.

11. eranskin gisa jarri dugu 10. planoa, erabilera publikoko aparkalekuaren behin betiko kokalekuarekin. Haren azalera osoa 14.913,35 m²-koa da: horietatik 1.861,37 m² Areacea, S.A. eremuan daude (azpieraikuntzako eskubidea), eta gainerakoak, hau da, 13.051,98 m², AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetza pribatukoak dira; hori guztia, justifikazio memoriaren 3. ataleko 5. puntuan azaltzen den bezala.

5. Zortasunak eta azpieraikuntzako eskubideak.

Aditzera ematen da espediente honekin batera beste bat aurkeztu dela, birzatiketa aldatzekoa, eta bertan behin betikotzat jotzen direla ondoko azpieraikuntza eskubideak eta zortasunak, birzatiketaren espedientean lurzati bakoitzerako azaltzen diren bezala:

"1.) Merkataritza zentroaren lurzatia (MZL): Merkataritzako eta zerbitzuetako erabilera duen lurzatia, Itaroa zerbitzuen poligonoan kokatua. Guztira, 36.605,01 m²-ko azalera du; horietatik 33.786,98 m² eraikigarriak dira eta beste 2.818,03 m² eraikinik gabekoak. Iparraldetik muga egiten du Uharteko Udalaren lurzatiarekin, bide eta espaloitako baita, eta Areacea, S.A. enpresaren finkarekin; hegoalde, ekialde eta mendebaldetik, jadanik aipatu den Uharteko Udalaren lurzatiarekin, bide eta espaloitako baita.

Gehieneko eraikigarritasuna 52.612,00 m²-koa du eta 36.771,77 aprobetxamendu unitate.

Esleipen hartzailea: AC itaroa, S.L.

-Kargak: Jabetza pribatuko lurrazpiko aparkalekuan erabilera publikoko zortasuna eratu da, erabilera publikoko aparkalekurako zona edo eremua ezarriz.

13. eranskin gisa jarri da 11. planoa, erabilera publikoko aparkalekuaren eremua zehaztuz.

-Azpieraikuntzako eskubideak:

1. Azpieraikuntzako eskubide hau aldatu da; honako finka hau du titular:

Anastasio Herrero Casas Iruñeko notarioaren aurrean 1.570 protokolo zenbakiarekin 2004ko urriaren 1eko datarekin egiletsitako eskritura publikoaren bitartez, Areacea hirigintza kudeaketako udal sozietateak AC Itaroa, S.L. enpresari lagatu eta eskualdatu zion azpieraikuntzako eskubide bat, Areacea enpresa jabari osoko titularra den eremuan kokatua: finka horren zorupeko puska bat da, 2.196 m²-koa, zorupean lotzeko AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako finkarekin. Helburua zen gerora obra berriaren deklarazioa jasoko zuen eraikinaren zati bat eraikitzeko aprobetxatzea. Eskubide hori, ez baitio finka osoari eragiten, lurrazpiko aparkalekurako erabiliko den puska batera mugatzen da eta Areacea, S.A. enpresaren jabetzako finkaren hegomendebaldeko mugan kokatzen.

Aldaketaren xede bakarra da eskubide horri dagokion azalera, 2.196 m² izatetik 1.861,37 m² izatera pasako baita, eta aipatutako eskubidea honela geldituko da:

Anastasio Herrero Casas Iruñeko notarioaren aurrean 1.570 protokolo zenbakiarekin egiletsitako eskritura publikoaren bitartez, Areacea hirigintza kudeaketako udal sozietateak AC Itaroa, S.L. enpresari lagatu eta eskualdatu zion azpieraikuntzako eskubide bat, Areacea enpresa jabari osoko titularra den eremuan kokatua: finka horren zorupeko puska bat da, 1.861,37 m²-koa, zorupean lotzeko AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako finkarekin. Helburua zen gerora obra berriaren deklarazioa jasoko zuen eraikinaren zati bat eraikitzeko aprobetxatzea. Eskubide hori, ez baitio finka osoari eragiten, lurrazpiko aparkalekurako erabiliko den puska batera mugatzen da eta Areacea, S.A. enpresaren jabetzako finkaren hegomendebaldeko mugan kokatzen.

2. Uharteko Udalak desafektatu ondotik, azpieraikuntzako eskubidea eratu da, ondotik zehazten den lurzati honi lotzeko:

Azpieraikuntzako eskubidea, Itaroa merkataritzako zentroaren iparraldean kokatua, bide publikorako zorupeko puska baten lagapena eginez (PVA lurzatia) 262,90 m²-ko azaleran, zorupean lotzeko AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako finka horrekin. Xedea da lurrazpiko aparkalekua eta kanpora irteteko larrialdiko eskailera eraikitzea.

Eratu den azpieraikuntzako eskubide hori betierekoa izanen da eta Jabetza Erregistroan inskribatzen ahal da.

3. Uharteko Udalak desafektatu ondotik, azpieraikuntzako eskubidea eratu da, ondotik zehazten den lurzati honi lotzeko:

Azpieraikuntzako eskubidea, Itaroa merkataritzako zentroaren ekialdean kokatua, bide publikorako zorupeko puska baten lagapena eginez (PVA lurzatia) 1.389,65 m²-ko azaleran, hori guztia zorupean lotzeko AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako finka horrekin. Xedea da lurrazpiko aparkalekua eta lokal teknikoak eraikitzea.

Eratu den azpieraikuntzako eskubide hori betierekoa izanen da eta Jabetza Erregistroan inskribatzen ahal da.

4. Uharteko Udalak desafektatu ondotik, azpieraikuntzako eskubidea eratu da, ondotik zehazten den lurzati honi lotzeko:

Azpieraikuntzako eskubidea, Itaroa merkataritzako zentroaren ekialdean kokatua, berdegunetako lurzatia (PZV), berdegunetako zorupeko bi puskaren lagapena eginez 20 m²-ko azaleran, hori guztia zorupean lotzeko AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako finka horrekin. Xedea da lurrazpiko aparkalekua eta lokal teknikoak eraikitzea.

Eratu den azpieraikuntzako eskubide hori betierekoa izanen da eta Jabetza Erregistroan inskribatzen ahal da.

14. erankin gisa jarri dira 10 eta 11. planoak, behin betiko azpieraikuntzako eskubideak zehaztuta.

-Zortasunak:

1. Zortasunpeko finkaren eta finka nagusiaren zati baten nahasmenduaren ondorioz, ezereztu eta iraungi egin da honako zortasun hau:

-Bide, hegalkin eta euskarri zortasuna: oinezkoendako eskailera mekanikoa ezartzeko eskubidea, metro eta erdi zabal eta hamabi metro luze dituena, Itaroa merkataritza eta aisia guneko goiko solairura igotzeko (1. maila), iparraldeko eremuan; zortasunpeko finkaren hego-mendebaldeko eremuan kokatua, bide sistematik gertu, Euskal Jai Berri pilotalekura sartzeko kaleak eta zortasunpeko finkak bat egiten duten tokian.

2. Ondoko zortasun hau aldatu da; haren finka nagusia honako lursail hau da:

-Zortasun aereoa: euskarritako lau poste dituen pergola ezartzeko eskubidea, laurehun metro karratuko azalera duena gutxi gorabehera, pergola-egitura duena, zortasunpeko finkaren hego-mendebaldeko eta finka nagusiaren iparraldeko eremuan kokatua.

Honela gelditu da zortasunaren testu berria:

-Zortasun aereoa: merkataritza zentrora sartzeko markesina edo pergola zati bat jartzeko eskubidea, euskarritako posteetariko bi dituena; markesinaren azalera 50,08 m²-koa izanen da eta zortasunpeko finkaren hego-mendebaldean eta finka nagusiaren iparraldean kokatuko.

2.) M.3. lurzatia: merkataritzako eta zerbitzuetako erabilera duen lurzatia, Itaroa zerbitzuen poligonoan kokatua. 978,22 m²-ko azalera du guztira; horietatik 750,00 m² azpiegituretarako eta zerbitzuetarako erabilera dute, eta beste 228,22 m²-ak, berriz, eraikinik gabeko jabetza pribatua dira. Iparralde, hegoalde, ekialde eta mendebaldetik muga egiten du Uharteko Udalaren lurzatiarekin, bide eta espaloitako baita.

Gehieneko eraikigarritasuna 761,00 m²-koa du eta 581,23 aprobetxamendu unitate.

Esleipen hartzailea: AC itaroa, S.L.

Kargarik gabe.

3.) Azpiegituretarako erreserbaturiko lurzatia (PRI): Edukiera handiko bideetarako erabilera duen lurzatia, 11.060,45 m²-ko azalera duena. Iparraldetik muga egiten du 163. finkarekin; hegoalde eta ekialdetik, Agoizko egungo errepidearekin, eta mendebaldetik, Uharteko Udalaren berdegunetako lurzatiarekin.

Esleipen hartzailea: Nafarroako Gobernua, eta ez du hirigintzako aprobetxamendurik.

Kargarik gabe.

4.) Berdegunetako lurzatia (PZV). Berdegune publikorako erabilera duen lurzatia, 10.600,40 m²-koa. Iparraldetik muga egiten du 163. finkarekin; hegoaldetik, birigilgune berriarekin; ekialdetik, aurreko puntuan aipatutako azpiegituretarako errebeserbaturik lurzatiarekin, eta mendebaldetik hurrengo puntuan aipatutako bideetarako eta espaloietarako lurzatiarekin.

Esleipen hartzailea: Uharteko Udala, eta ez du hirigintzako aprobetxamendurik.

Kargak:

1.) Azpieraikuntzarako eskubidearen eraketa; haren bitartez, eta Uharteko Udalak desafektatu ondotik, azpieraikuntzarako eskubidea eratu da, AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako lurzatiarekin lotzeko (aurreko 1. zenbakiko PCC finka). Hona hemen azalpena:

Azpieraikuntzako eskubidea, Itaroa merkataritzako zentroaren ekialdean kokatua, berdegunetako zorupeko bi puskaren lagapena eginez, bi pusken artean 20 m²-ko azalera egiten dutelarik; hori guztia zorupean lotzeko AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako aipatutako 1. zenbakiko PCC finkarekin. Xedea da lurrazpiko aparkalekua eta lokal teknikoak eraikitzea.

5.) Bide eta espaloietarako lurzatia (PVA). Espaloi, bide eta aparkaleku publikoetarako erabilera duen lurzatia, 14.207,68 m² dituena. Iparraldetik muga egiten du bide berriarekin, hegoaldetik biribilgune berriarekin, ekialdetik aurreko puntuan aipatutako berdegunetako lurzatiarekin, eta mendebaldetik Uhartera sartzeko errepidearekin eta AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako lurzatiarekin.

Esleipen hartzailea: Uharteko Udala, eta ez du hirigintzako aprobetxamendurik.

Kargak:

1.) Azpieraikuntzarako eskubidearen eraketa; haren bitartez, eta Uharteko Udalak desafektatu ondotik, azpieraikuntzarako eskubidea eratu da, AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako lurzatiarekin lotzeko (aurreko 1. zenbakiko PCC finka). Hona hemen azalpena:

Azpieraikuntzako eskubidea, Itaroa merkataritzako zentroaren iparraldean kokatua, bide publikorako zorupeko puska baten lagapena eginez, 262,90 m²-ko azaleran, zorupean lotzeko AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako 1. zenbakidun PCC lurzatiarekin. Xedea da lurrazpiko aparkalekua eta kanpora irteteko larrialdiko eskailera eraikitzea.

2.) Azpieraikuntzarako eskubidearen eraketa; haren bitartez, eta Uharteko Udalak desafektatu ondotik, azpieraikuntzarako eskubidea eratu da, AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako 1. zenbakiko PCC finkarekin lotzeko. Hona hemen azalpena:

Azpieraikuntzako eskubidea, Itaroa merkataritzako zentroaren ekialdean kokatua, bide publikorako zorupeko puska baten lagapena eginez, 1.389,65 m²-ko azaleran, hori guztia zorupean lotzeko AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako aipatutako 1. zenbakiko PCC lurzatiarekin. Xedea da lurrazpiko aparkalekua eta lokal teknikoak eraikitzea.

3.) Uharteko Udalak desafektatu ondotik, zortasunpeko finka izanen den lursail honen gainean eta AC Itaroa, S.L. enpresaren aipatutako 1. zenbakiko PCC finkaren mesedetan, finka nagusia izanen baita, zortasun hauek ezarri dira:

A) Zortasun aereoa: sarreran markesina edo pergola zati bat jartzeko eskubidea, euskarritako posteetariko bi dituena; markesinaren azalera 40,35 m²-koa izanen da eta finka nagusiaren iparraldean kokatuko.

B) Oinezkoendako bide zortasuna eta ibilgailuen sarbidekoa, merkataritza zentroaren iparraldean, lurrazpiko aparkalekurako sarbide nagusia den tunelean, bide publikotik aipatutako lurrazpiko aparkalekuraino baitoa.

Bi zati bereizten dira: sarbidearen lehenengo zatia, lur gainean 418,92 m² dituena, eta hondoan, jadanik tunela denean, zorupean 359,23 m² dituena.

C) Oinezkoendako bide zortasuna eta ibilgailuen sarbidekoa, ekialdean, 558,57 m²-ko azalera duena, ibilgailuak AC Itaroa, S.L. enpresaren jabetzako lurrazpiko aparkalekura sartzeko eta irteteko arrapalak dauden zatian."

Uharten, 2010eko urriaren 21ean.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1017311