139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Ordenantza fiskala, Uharteko Udalaren turismoko aterpetxea erabiltzeko tasak arautzen dituena (2010APOR0003 espedientea). Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2010eko abuztuaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Uharteko turismoko aterpetxea erabiltzeko tasak (2010APOR0003 espedientea).

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aipatu ordenantza, eta argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan.

ORDENANTZA FISKALA, UHARTEKO UDALAREN TURISMOKO ETA DONE JAKUE BIDEKO ATERPETXEA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri dira ordenantza honetako tasak.

2. artikulua. Udalaren turismoko eta Done Jakue bideko aterpetxea erabiltzen dutenek dituzte ordainarazpen hauek ordaindu behar.

3. artikulua. Udalaren turismoko eta Done Jakue bideko aterpetxearen esparruan sartzean sortuko da ordaindu beharra.

4. artikulua. Zerbitzuak erabiltzen dituzten persona naturalak izanen dira ordainarazpen hauek biltzeko oinarria.

5. artikulua. Eskubideak ondoko tarifen arabera bilduko dira:

-10 euro gaua/ohea.

-3 euro eskuoihala alokatzeagatik.

-3 euro maindireak alokatzeagatik.

-Euro 1 interneten ordu erdiz ibiltzeagatik.

-Euro 1 arropa garbigailuaren zerbitzuagatik.

-Euro 1 arropa lehorgailuaren zerbitzuagatik.

6. artikulua. Ordenantza honetan arautzen diren tasak ordaintzeko betebeharra sortzen da Udalak instalazioan sartzeko emandako txartela edo baimena eskuratzen den unean.

Udalak sustaturiko kultura jarduerekin eta bestelako jarduerekin lotuta dauden taldeek edo pertsonek aterpetxea erabiltzeko, dagokion batzordearen onespena edo Alkatetzaren baimena beharko da.

7. artikulua. Gaua igarotzeko tasa aterpetxearen esparruan sartzean ordaintzen da; gainerako alokairu eta/edo zerbitzuak, berriz, erabiltzen diren unean.

Subjektu pasiboak, sortzen diren tasak ordaintzeaz gain, erabiltzen utzi zaizkien ondasun, higigarri eta higiezinetan eragindako kalte guztien erantzule izanen dira.

8. artikulua. Erabiltzaileek esparru horretan ikusgai jarrita dauden funtzionamendu, portaera eta erabilpen arauak begiratu behar dituzte betiere.

Nafarroako Turismoko Aterpetxeak Antolatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 5eko 140/2005 Foru Dekretuari lotuko zaio, betiere, funtzionamendu araubidea.

Done Jakue bideko erromesek lehentasuna dute aterpetxea erabiltzerakoan.

9. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legean ezarritakoari jarraituko zaio.

Nolanahi ere, 6 euroko zehapena ekarriko du takillako giltza galtzeak, eta, orobat, maindireak, mantak eta eskuoihalak hondatu eta galtzeak.

Azken xedapena

Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu ondoan hartuko du indarra.

Uharten, 2010eko urriaren 21ean.-Alkatea, Francisco Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1017310