139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

453/2010 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Cristina Liso Aldaz andrea, Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

2010eko irailaren 30ean, Cristina Liso Aldaz andreak uko egitea aurkeztu zion Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoko buru izateari.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/2010 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren atalean ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. Cristina Liso Aldaz andrea, Abeltzaintzarako Laguntzen Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko urriaren 5ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1017003