139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Funesko Arau Subsidiarioetako 3.3B unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Funesko Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2010eko urriaren 19an. Hona testu osoa:

"Ebazpena, 2010eko urriaren 19koa, Funesko Udaleko alkate udalburuak emana, hasiera batean onesten duena Funesko Arau Subsidiarioetako 3.3 B exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua, Juan Ignacio García Pascualek eta jabeek edo haien ordezkariek aurkeztua.

Ikusirik Ignacio San Juan Zabaleta arkitektoak prestatutako birzatiketa proiektua, Funesko Arau Subsidiarioetako 3.3-B exekuzio unitateari dagokiona, UE 3.3 B unitateko Konpentsazio Batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 163. artikulua kontuan hartuz, ezartzen baitu, Konpentsazio Batzordea eratu eta gero, batzorde hark egin eta onetsiko duela birzatiketa proiektua, unitatearen azaleraren %50 baino gehiago duten jabeen quorumarekin (aipatutako proiektua unitateko jabeen %89,08k onetsi duelarik).

Kontuan hartuz foru lege horren 151.1 artikuluak ezartzen duela birzatiketa proiektuen tramitazioa eta onespena 76. artikuluan xehetasun azterlanetarako ezarritakoari jarraituz eginen dela.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Hasiera batean onestea Funesko Arau Subsidiarioetako 3.3-B exekuzio unitatea birzatitzeko proiektua (5. poligonoko 53, 54, 58, 59, 62, 63, 133, 139 eta 140. hiri finkak), Konpentsazio Batzordeak sustatua, Ignacio San Juan Zabaleta arkitektoak prestatua eta 2010eko irailaren 17ko data duena. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, Lege bereko 151.1 eta 76. artikuluek hara igortzen baitute.

Bigarrena.-Foru lege horren 76.a) artikuluari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkarietan iragarkiak jarrita. Interesdunek egokiak iruditzen zaizkien ohar nahiz alegazio guztiak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan. Espedientea Funesko Udalaren egoitzan egonen da ikusgai (Foruen plaza, 1, 31360, Funes), 9:00etatik 14:30etara, astelehenetik ostiralera.

Hirugarrena.-Jendaurreko aldian inork ez badu espedientearen aurkako alegaziorik aurkezten, onespen hori behin betiko bilakatuko da, eta ez da beharrezkoa izanen behin betiko onespena espresuki adieraztea.

Nolanahi ere, birzatiketa proiektuaren behin betiko onespena, egintza honetan planteatzen den bezala, lotuta dago Kudeaketako Hirigintza Hitzarmena behin betikoz onesteari. Hitzarmen hori Alkatetzaren 2010eko irailaren 17ko ebazpenaren bidez onetsi zen hasiera batean. Birzatiketa proiektuak bere edukian hitzarmen hori kontuan hartzen du; horren bidez Udalari laga beharreko %10aren parte bat birzatiketako bi jabek dirutan ordainduko dute, gainerakoek hitzarmen horretan parte hartzeari uko egin diotelarik.

Laugarrena.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 151.2 artikuluarekin bat, 3-3 B jarduketa unitatean lurzatitzeko eta eraikitzeko lizentzien kontzesioa etetea erabat, Birzatiketa Proiektua behin betikoz onesten den arte.

Bosgarrena.-Ebazpen honen ediktuak paratzea Funesko Udalaren iragarki oholean, eta interesdunei jakinaraztea eta ohartaraztea hasierako onespenaren kontra, gaiaren funtsari dagokionez tramiteko egintza denez gero, ez dagoela inolako errekurtsorik aurkezterik, ezertan ukatu gabe espedientearen jendaurreko epean aurkezten ahal diren alegazioak, prozedurarekin loturik dauden formazko alderdiei dagokienez.

Seigarrena.-3-3 B unitateko Konpentsazio Batzordeari ohartaraztea, zertarako eta, uztailaren 4ko 1093/1997 Errege Dekretuko 4.etik 21.era bitarteko artikuluekin bat, birzatiketa proiektuko jatorrizko finken erregistro erregularizazioa egin dezan, erregistroan prozesuaren ondoriozko finken inskripzioa egin ahal izateko.

Zazpigarrena.-Egintza hau jakinaraztea 3-3 B unitateko Konpentsazio Batzordeari eta birzatiketa proiektuan aipatzen diren jabe guztiei, eta Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.

Birzatiketa proiektu honen hasierako onespena behin betiko bihurtzearen kontra, baldin eta jendaurreko aldian alegaziorik aurkezten ez delako gertatzen bada hori, errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, aukeran:

1.-Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (azaroaren 26ko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuena).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.-Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3-. Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea)."

Funesen, 2010eko urriaren 19an.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1017291