139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Alegazioen ebazpena; Caparrosoko Barranco Salado
arroak sor ditzakeen uholdeen eta uraldieen kontrako
defentsaren proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen
zerrenda behin betiko onestea; eta eskaera
Nafarroako Gobernuari, okupazioa presakoa deklara dezala

Caparrosoko Udalak, 2010eko urriaren 28an egin osoko bilkura arruntean, ondoko testua duen erabakia hartu zuen:

Bederatzigarrena.-Alegazioen ebazpena; ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea; eta eskaera Nafarroako Gobernuari, okupazioa presakoa deklara dezala.

Ikusirik Caparrosoko Udalak, 2010eko abuztuaren 26an egin osoko bilkuran, erabaki zuela onestea Salado Barranco arroak sor ditzakeen uholdeen eta uraldien kontrako defentsaren proiektua, eta ukitutako ondasunak eta eskubideak desjabetzeko prozedura hasi zela, hori guztia jendaurrean paratuta hamabost egun balioduneko epean.

Ikusirik jendaurreko epean alegazioak aurkeztu dituztela Hilario Monente Zabalzak, Santiago Monente Zabalzak eta Francisco Monente Zabalzak, aho batez,

ERABAKI DA:

Lehena.-Zati batean ezestea Hilario Monente Zabalzak, Santiago Monente Zabalzak eta Francisco Monente Zabalzak aurkeztutako alegazioak, nahitaezko desjabetzearen espedientea eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda behin betiko onesteko espedientea hasteko jendaurreko epean aurkeztuak alegia, ondoko zio hauengatik:

Lurrak eskuratzeko legezko moduei eta haien egokitasunari dagokienez, Caparrosoko Udalak, hirigintzako eginkizun publikoaren titularra izanik eta laguntza teknikoa edukita, lurrak eskuratzeko legezko moduak aztertu ditu, betiere kontuan izanik erabaki horretan eta askatasunaren esparruan biltzen diren eta eragina izan dezaketen egitateak eta aukerak, eta irtenbide hau hobestu du, haren erantzulea izanik. Hala ere, eskertzekoa da alegatzaileek udalerriko bizilagun guztien alde erakutsitako interesa. Beste aldetik, zehaztu behar da tramitatzen ari den Plan Orokorraren argitaratzearen mendean dagoela lurzoru ukituaren sailkapenari dagokionez egindako oharren eraginkortasuna.

Lehengo erreka-zuloa egun nola erabili eta mantentzen den, horren gainean egindako oharrei dagokienez, Udalean jasota utzi nahi dira egindako adierazpenak erreka-zuloaren garbiketari eta horrek dakartzan ondorioei buruz, osasunaren aldetik zein ura hustutzeko ahalaren aldetik.

Proiektuaren ohar teknikoei eta instalazioaren mugakide diren finken ureztapenaren gaineko kontuei dagokienez, proiektua prestatu duen taldeari igorri zaizkio, haiek baloratu eta azter ditzan, eta egokiak iruditzen zaizkion aldaketak egin ditzan. Orobat, 2010eko urriaren 19ko idazkian dauden oharrak igorri zaizkio proiektua prestatu duen taldeari, nahiz eta idazki hori jendaurreko epetik kanpo erregistratu zen.

Hasiera batean onetsitako proiektuari egindako oharrak alegatzaileek berehala erantzun ditzaten, eta Caparrosoko bizilagunen alde sortu den eztabaida teknikoa zein onuragarria den kontuan izanik, Ebroko Ur Konfederazioari txostena eskatuko zaio, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 82. artikulua eta hurrengoak aplikatu beharrez.

4. poligonoko 7. lurzatiak dituen ukipenak ondoko lurzati batek dituen ukipenei dagokienez, adierazi behar da proiektuaren betebeharrek zehazten dutela lurrak okupatzeko premia. Hala ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 54. artikuluan itzultzea arautzen da, eta horretaz baliatzen ahalko da, desjabetutako lurrak ez badira erabiltzen egindako obran.

Caparrosoko hirigintzako garapenari dagokionez, lehenengo alegazioaren erantzunean bezala, hirigintzako funtzio publikoak berarekin dakar erabaki multzo zabala, norberaren iritziz hartu beharrekoak hein handi batean, eta haietako bat da udalerriko hirigintzako garapena zehaztea legezko parametroen barruan, betiere horren erantzulea izanda.

Bigarrena.-Behin betiko onestea Caparrosoko Barranco Salado arroak sor ditzakeen uholdeen eta uraldien kontrako defentsaren proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, eta horrek berekin dakartza onura publikoaren deklarazioa eta okupatzeko beharra.

Hirugarrena.-Nafarroako Gobernuari eskatzea, hura baita organo eskuduna, aipatu proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklara dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioak izan ditzan; izan ere, hura azkar egitea ezinbestekoa da, Caparroson uholdeek behin eta berriro eragiten dituzten kalteak ahalik eta lasterren saihesteko.

Hirugarrena.-Behar den kreditua atxikitzea, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen balio justua ordaindu ahal izateko.

Laugarrena.-Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Udaleko iragarki oholean. Orobat, ukitutakoei jakinaraztea, eta ohartaraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Caparrosoko Udalari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela,

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

Caparroson, 2010eko azaroaren 2an.-Alkatea, Irene Jiménez Iribarren.

Ukitutako ondasun eta eskubideen banan banako zerrenda zehaztua

Jabeen eta lurzatien zerrenda

CAPARROSOKO (NAFARROA) UDAL MUGAPEA

FINKAREN ZKIA. ESPEDIENTEAN

JABEA ETA HELBIDEA

KATASTROKO DATUAK

Poligonoa

Lurzatia

Azpilurzatia

Alderdia

Aprobetxamendua

Desjabetzearen azalera (m²)

Beste ukipen batzuk

1

Caparrosoko Udalaren herrilurrak

España plaza, 12

31380 CAPARROSO (Nafarroa)

9

773

A

Los Vales bazk.

Larrea

200

105 m² aldi baterako okupatzea

2

Caparrosoko Udalaren herrilurrak

España plaza, 12

31380 CAPARROSO (Nafarroa)

9

858

Los Vales bazk.

Larrea

1.206

10.921 m² aldi baterako okupatzea

3

Nafarroako Foru Komunitatea.

Karlos III.a etorb., 2

31002 IRUÑA (Nafarroa)

9

743

Altxonbidea

Altxonbidea

1.556

475 m² aldi baterako okupatzea

4

Caparrosoko Udalaren herrilurrak

España plaza, 12

31380 CAPARROSO (Nafarroa)

9

738

A

Los Vales bazk.

Hiri lurzorua

2.651

2.037 m² aldi baterako okupatzea

B

Los Vales bazk.

Larrea

597

1.474 m² aldi baterako okupatzea

C

Los Vales bazk.

Laboran. urezt.

669

1.853 m² aldi baterako okupatzea

D

Los Vales bazk.

Laboran. urezt.

362

788 m² aldi baterako okupatzea

5

Iberdrola, S.A.

Landabengo industrialdea

Baionako etorb., 40, beheko sol.

31011 IRUÑA (Nafarroa)

4

10

Soto del Puente

Hiri lurzorua

---

354 m², lurpeko bide zorra

641 m² aldi baterako okupatzea

6

Agrícola Santo Cristo, kooperatiba sozietatea

Melida kalea, 17

31380 CAPARROSO (Nafarroa)

4

9

Soto del Puente

Hiri lurzorua

---

851 m², lurpeko bide zorra

1.655 m² aldi baterako okupatzea

54 m²-ko nekazaritzako biltegia

(Eraispena)

7

Caparrosoko Udalaren herrilurrak

España plaza, 12

31380 CAPARROSO (Nafarroa)

4

716

Soto del Puente

Larrea

---

24 m², lurpeko bide zorra

104 m² aldi baterako okupatzea

8

Hilario Monente Adrián

Pamplona etorbidea, 2

31380 CAPARROSO (Nafarroa)

4

7

El Guindul

Laboran. urezt.

4.428

1.787 m² aldi baterako okupatzea

L1017936

Iragarkiaren kodea: L1017936