139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Egoitza elektronikoa eratzea Cadreitako Udalean

Alkatetzaren 2010eko urriaren 6ko 218. Ebazpenaren bidez, eta Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legean xedatua bete beharrez, erabaki da Cadreitako Udalean egoitza elektronikoa sortzea, www.cadreita.es helbide elektronikoarekin. Haren titularra Cadreitako Udala izanen da, eta bere gain hartzen du helbide horren bidez eskuratzen ahal diren informazioa eta zerbitzuak zuzendu, egiaztatu eta osatzeko ardura. Aipatutako ebazpenaren bidez, orobat, erregistro elektronikoa ere eratu da, egoitza horri lotua aipatutako helbide elektronikoan.

Egoitza elektronikoak indarra hartuko du Egoitza elektronikoa arautzen duen udal ordenantza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, une horretara arte dauden prozedura telematikoak edukita.

Cadreitan, 2010eko urriaren 20an.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L1017328