139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Aurrekontuko 2/2010 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

2/2010 aldaketa aurrekontuan

Kreditu berezia:

GASTUAK:

-1.432.601 kontu-saila: La Fuente kalea zolatzeko lanak - Proiektua eta zuzendaritza. Zenbatekoa: 18.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 18.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

-1.75511 kontu-saila: diru-laguntza, La Fuente kalea zolatzeko lanetarako: 12.600,00 euro.

-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.400,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 18.000,00 euro.

Armañantzasen, 2010eko urriaren 21ean.-Alkatea, Francisco Javier Oyón Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1017339