139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Arbizuko Udal Planeko 55. artikuluaren zati baten
2. aldaketa puntual xehakatua. Behin betiko onespena

Kontuan hartuz ezen, 2010eko abuztuaren 10eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi dela Arbizuko Udal Planeko 55. artikuluaren zati baten 2. aldaketa puntual xehakatua, Arbizuko Udalak sustaturik, eta Xabier Lopez de Uralde arkitektoak prestatua.

Kontuan hartuz ezen, 2010eko abuztuaren 25ean, 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintziako egunkarietan hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zela, baita iragarki oholean paratu ere, eta inork ez duela alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 79. artikulua eta legeak ezarritako epea igaro ondoren, Osoko Bilkurak, aho batez, honako hau erabaki du:

1. Behin betikoz onestea Udal Planeko 55. artikuluaren zati baten 2. aldaketa puntual xehakatua, Arbizuko Udalak sustaturik, eta Xabier Lopez de Uraldek arkitektoak prestatua.

2. Espediente osoa, eginbidetua, Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentura igortzea.

Arbizun, 2010eko urriaren 28an.-Alkate udalburua, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L1017808