139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, 2010erako

Andosillako Udaleko Alkateak, azaroaren 3ko 292/2010 Ebazpenaren bidez, onetsi du jarduera ekonomikoen zergaren errolda fiskala 2010eko ekitaldirako.

Helbideratutako ordainagiriak 2010eko azaroaren 15ean kobratuko dira, astelehenarekin.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren diruzaintzan edo herriko edozein banketxetan ordaintzen ahalko dira 2010eko abenduaren 15era arte.

Epe hori iragaten bada zorra kitatu gabe, premiamendu prozedura hasiko da, baita errekargu, interes eta kostuen ordainarazpena ere, berriro gaztigatu gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2010eko azaroaren 3en.-Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1017949