139. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Atarrabiako Udaleko zenbait lanpostu
oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez
betetzeko deialdiak. Izangai onartu
eta baztertuen behin-behineko zerrendak

2010eko 86. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman ziren argitara, uztailaren 16an, Atarrabiako Udalaren zerbitzuko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko oinarriak. Eskaerak aurkezteko epea buruturik, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak, urriaren 20an eman 493/2010 ebazpenaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda hau onetsi zuen eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu.

Deialdia, Atarrabiako Udaltzaingoko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko:

Onartua: Burgui Sendoa; M.ª Ángeles.

Baztertuak: inor ez.

Deialdia, Atarrabiako Udalaren Amalur Haur Eskolan administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko:

Onartua: Quiles López; M.ª Carmen.

Baztertuak: inor ez.

Deialdia, Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko lorezain-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.

Onartua: Leache Oscoz; Alberto.

Baztertuak: inor ez.

Deialdia, Atarrabiako Udaleko Obra Zerbitzuko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, D mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.

Onartua: David Carnicer; José Miguel.

Baztertuak: inor ez.

Atarrabian, 2010eko urriaren 21ean.-Alkatea, Pello Mirena Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1017313