135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1613/2010 jabari-espedientea

Teresa Arenaza Sarasola andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 1613/2010 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, José Luis Barazabal Irigoyen jaunak, María Micaela Ariztia Mendiburu andreak eta Esteban Barazabal Ariztia jaunak eskaturik, ondoko finka hau zuzentzeko:

Hiri finka.-Etxebizitza Iruñeko Tafalla kaleko 8an, bosgarren solairuko ezkerraldean. Barnekoa, B letraz seinalatua. Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 1304. liburukia, 678. liburua, 206. orria.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Iruñean, 2010eko urriaren 18an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1017110