135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 1510/2007 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, trafikoagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Baiesten dut Javier Castillo Torres prokuradoreak Zurich España Cía de Seguros y Reaseguros, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den Fernando Andrés Borja kondenatzen dut demandatzaileari 803,91 euro (zortziehun eta hiru euro eta laurogeita hamaika zentimo) ordaintzera, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez.

Eta Fernando Andrés Borja Verdezotori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 1ean.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1016976