135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

860/2010 jabari-espedientearen prozedura

Judit González Barriales andreak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Pedro Javier Gregorio Amatriain Gil jaunak eskaturik, epaitegi honetan jabariaren gaineko 860/2010 espedientearen prozedura bideratzen ari da, ondoko finka honen edukiaren soberakina inskribatzeko:

Hiri finka, Andosillako (Nafarroa) Empalme kaleko 6an, 3. poligonoko 115. lurzatian. Etxebizitza bat eskorta eta lastategiarekin, Andosillako mugapean, Empalme kaleko 6an (lehen zenbaki gabea), ehun eta hogeita hamar metro karratu (130 m²) ingurukoa, tituluaren arabera. Oraintsu egindako neurketaren eta katastroaren arabera, berrehun eta berrogeita zortzi metro karratu ditu (248 m²). Mugakideak: sartu eta ezkerrean, Jesús Ruiz; eskuinean, María Gil; hondoan, bidea.

Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3355. liburukia, 137. liburua, 99. orria, 5753. finka, 2. inskripzioa.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar egunetan espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Lizarran, 2010eko urriaren 21ean.-Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1017338