135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 193/2010 erregutze-errekurtsoa

Aditzera ematen da sala honetan 193/2010 erregutze-errekurtsoa tramitatzen ari dela, Kuiman Inversion, S.L.k jarria Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiaren 179/2009 demanda-prozeduran. Prozedura hori Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskatzailetzak sustatu du, lan harremanari buruzko erreklamazio bat dela-eta, Kuiman Inversion, S.L.ren, Julen García Pérezen, Jaione Iza Pérezen, Javier Bretón Hernándezen, María Soler Cortezen eta Marina Ospina Cabralen aurka. Erregutze-errekurtsoaren barrenean, 2010eko urriaren 21ean, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da:

"Ezesten dugu Kuiman Inversión S.L.ren ordezkariak jarritako erregutze-errekurtsoa, Nafarroako Lan arloko 1. Epaitegiak 179/09 prozeduran emandako epaiaren aurkakoa; berresten dugu epai hori, eta alderdi errekurtsogileari ezartzen dizkiogu errekurtso honetako kostuak, alderdi aurkaratzailearen legelariari eman beharreko 350,00 euroko ordainsariak barne. Nafarroako Lan eta Gizarte Segurantzako Probintzia Ikuskatzailetzako Gizarte Segurantzako Unitate Espezializatuko buruak sustatu du 179/09 prozedura, ofiziozko demanda jarri baitu errekurtsogilearen eta Julen García Pérez, Jaione Iza Pérez, Javier Bretón Hernández, María Cortez Soler eta Marina Ospina Cabralen aurka, lan harremana dela-eta."

Eta Marina Ospina Cabrali eta Jaione Iza Pérezi ebazpena jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten da, eta ohartarazten zaie eskura dutela ebazpenaren kopia sala honetako idazkaritzan.

Iruñean, 2010eko urriaren 25ean.-Idazkari judiziala, Sagrario Sánchez Equiza.

Iragarkiaren kodea: J1017462